Ezagutu gaitzazu

Oihanartian 14ha-tako pentzea dugu ardi eta behiek bizi daitezen, apiriletik azarora arte mendira eramaten ditugu. Txerriak ordea, etxe ondoko oihanean hazten dira. 2010tik aurrera, etxaldea modu ekologiko eta jansangarrian kudeatu dugu. Kalitate handizko haragi eta esneki produktuak saltzen ditugu.

Etxaldearen historia:

2005

Salmenta zuzena egiten hasi ginen

2010

Etxaldeak laborantza ekologikoaren zigulua (AB) eskuratu zuen

1995

Jean-Marie-k hartu zuen etxaldearen ardura, jarraituz ordura arteko sistema ardi eta behiekin

2008

Txerri hazkuntza ezarri genuen etxaldean

2022

Mirentxu lanean hasi zen etxaldean; gaztategi bat egin zen ardi esnearekin gazta egiteko.

Lan taldea:

Jean-marie Irigoin

Etxaldearen lekukoa 1995an hartu zuen; ardi, behi eta txerrien zaintzetaz arduratu ez ezik; pentze eta mendian ere jarduten da.

Mirentxu Iriarte

Etxaldean da 2022tik: Ardi esnearen gaztatzeaz arduratzen da, eta salmenta ere kudeatzen du.